XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arabako hibairik garrantzizkoena, Zadorra hibaia da.

Urbasa aldean jaio, eta gero.

Tanzania, Elgea eta Urkiolako urak biltzen ditu.

Huribarri-Ganboa aldean aintzira ederra sortzen du.

Ur hori, edateko eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.

Zadorra hibaia Gasteiz albotik iragaten da, eta poliki poliki Ebrorantz doa.

Ega hibaia Araban sortzen da.

Bi adar nagusi ditu haseran, eta biei ematen zaie izen berbera.

Bi adar hauk Kanpezuko Santagurutzen biltzen dira, bat eginik Nafarroan sartzeko.

Nafarroako lurretan Urbasa eta Amezkoako urak hartzen ditu, Urederra izeneko isurkideak ekarriak.

Eta gero, Lizarran zehar iragan ondoren, Ebrorantz doa.

Arga hibaiak garrantzi handia du Nafarroa Garaian.

Erdi erditatik zeharkatzen du probintzia hau, iparraldetik hegoalderako direkzioan, Iruinea hiriburua inguratuz.

Arago hibaia ere garrantzizkoa da.

Zaragozatik dator, eta Nafarroara sartzean, aintzira handi bat egiten du: Jesako aintzira, Xabier eta Leire bitartean.

Gero, Zangotzan zehar eta Pirinioetatik datozen zenbait isurkideren urak bilduz, Ebrorantz doa.

Hibai hauen guztion urak Ebrora eta gero Mediterraneo itsasora doaz.

Hibai hauk Kantauri aldekoak baino irregularragoak dira.

Zergatik? Lur hauetan euri guttiago eta irregularkiago egiten duelako.

Eta horregatik, sasoi batzutatik bestetara, gorabehera handiak ohi dira hibaiotan.